1986an Annapurna II-ra joandako espedizio azpeitiarrari buruzko dokumentala berreskuratuko dute

1986an Azpeitiko lagun eta mendizale talde batek Annapurna II mendiaren gailurra egitea erabaki zuen, eta esperientzia dokumental batean grabatu zuen. Herri osoak babestu zuen espedizioa, eta dokumentala Euskadiko Filmategiko artxibategian gordeta egon da. Paradisu Zinemako eta Kulturaz kooperatibako kideek, baina, lana berreskuratu eta bigarren dokumental bat egingo dute, eta crowdfunding kanpaina abiatu berri dute horretarako.