Aurkeztu dituzte Punto de Vista jaialdiko epaimahaikideak

Marina Vinyes Albes, Roger Koza eta Christopher Small izango dira Punto de Vista jaialdiaren 16. Edizioko Sail Ofizialaren epaimahaikideak. Horiekin batera, X Films proiektuko arduradunak aurkeztu dituzte antolatzaileek: Anna Manubens, Miquel Martí Freixas eta Catarina Boieiro izango dira.