Erre du azken purua, Godardek

Zinemari buruzko esku-liburu eta erreportaje guztietan bada izen bat zaletu orok gogoratzen duena. Kasualitatea izan edo ez, zinemaren historiaren erdi-erdian piztu zuek hark sua: ordura arte egindako guztia zahartuta utzi zuen. Harrotasunez, zinemaren konbentzio logiko, narratibo eta linguistiko guztiak hautsi izan ditu ordutik, Hollywoodek inposatutako eredu klasikoaren prozedurak zalantzan jarriz. Jean-Luc Godard da gizon hori, dagoeneko, mito bat. Gaur bertan ezagutu dugu albistea. 91 urterekin

By |2023-11-16T11:09:04+02:0013 iraila, 2022|

Omenaldiz betetako apirila dakar Kresala Zineklubak

Duela gutxi hil diren zuzendari eta aktoreak omenduko ditu Kresala Zineklubak apirilean. Martxoan hasitako ekimenari jarraipena emanez, astelehenero, film bati buruzko solasaldia eskainiko dute zuzenean Instagram bidez, eta komentatuko dituzten film guztiak Filmin plataforman daudela gogorarazi dute. Saio bakoitzean, gainera, gonbidatu bereziek parte hartuko dute, hala nola, Paula Arantzazuk, Julia Gaitanok edota Amaia Garciak.

By |2020-04-01T10:53:44+02:001 apirila, 2020|

Lehortu ezineko negar malkoa

Jaiotzez daniarra bazen ere, frantziar zinema modernoaren, eta batez ere, Nouvelle Vague mugimenduaren ikur handienetako bat joan zitzaigula ezagutu genuen igande goizean. Freskura, askatasuna, bizitasuna, axolagabetasuna… 60ko hamarkadako zinemagintza europarrak zituen ezaugarriak bere egin zituen, eta garai hartako emakumeak berarekin identifikatzea lortu zuen. Anna Karina da bera, Hanne Karin Blarke Bayer. Minbiziak jota hil berri da, baina bere filmek luzaroan iraungo dute zinemazaleon memorian.

By |2019-12-16T14:08:22+02:0016 abendua, 2019|
Go to Top