Pablo Berger eta Isabel Herguera, Zinemagileen arteko Elkarrizketak saioan

Apirilaren 5ean (ostirala), Robot Dreams eta Sultanaren ametsa animaziozko filmak zuzendu dituzten sortzaileak elkartuko dira Donostiako Santa Teresa komentuan. 19:00etan hasiko dute saioa eta sarrera doan da.