‘Luis eta estralurtarrak’ euskaraz gaurtik zinema-aretoetan

Zineuskadik bultzatutako Zinema Euskaraz programari esker, Luis eta estralurtarrak animaziozko film alemaniarra euskaraz ikusteko aukera eskainiko dute Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako zinema-aretoetan. Abenturazko filmak laguntasuna eta ezberdin direnen arteko errespetua bultzatzen ditu, besteak beste. Luis eta estralurtarrak filmak hiru estralurtarren laguna egiten den 11 urteko haurraren istorioa kontatzen du. Euren objektu hegalari ezezaguna Luis izeneko mutikoaren etxean lurreratuko da, eta estralurtarrek Luisen laguntza beharko