Animaziozko euskal filmak ikusgai, Madrilgo Berlanga Aretoan

SGAE Fundazioak ‘Animazioa eta Konpromisoa’ izeneko zinema zikloa antolatu du Madrilgo Berlanga Aretoan martxoaren 14tik 18ra. Fermin Muguruzaren Black is Beltza diptikoa oinarri, ziklo honek animaziozko zinemaren bitartez konpromiso sozialaren ereduak errepasatuko ditu.