Haur eta gaztetxoentzako programazio berezia Tolosako Leidorren

Aurkeztu dute Tolosako Leidor antzokiak haur zein gazteentzako atondu duen urteko azken zinema-bonua. Abenduaren 16tik 2019ko urtarrilaren 20ra luzatuko dira emanaldiak, eta ostiralean, abenduak 14, jarriko dute bonua salgai.