‘La mujer ilustrada’ izan da euskal film labur onena, Animakom FEST 2023 jaialdian

Isabel Herguera animaziogile donostiarrak zuzendutako obrak Laboral Kutxa Saria irabazi du. Aldiz, sail bereko epaimahaiak aipamen bereziarekin aitortu ditu Talkak (Ilune Díaz, Jordi Nuet) eta Montería (Víctor Díez Bildosola). Pablo Ríoren Conej Steps Out izan dute ikus-entzuleek lan gogokoena.