Animadebak Work In Progress deialdia zabaldu du
Garapen fasean dauden film luze eta telesailak galdegin dituzte, ekainaren 9a baino lehen aurkeztu beharko direnak. 500 euroko sari bana izango dute onura.
Garapen fasean dauden film luze eta telesailak galdegin dituzte, ekainaren 9a baino lehen aurkeztu beharko direnak. 500 euroko sari bana izango dute onura.
Animadeba – Debako Nazioarteko Animazio Zinemaldiak 2024ko edizioa ospatuko du datorren irailaren 4tik 7ra bitartean. Film laburrak maiatzaren 1era arte aurkeztu daitezke.
Balázs Turai zuzendariaren ekoizpen hungariarra goratu du Debako Animazioko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiko epaimahaiak. Irailaren 6tik 9ra bitartean ospatu dute 16. edizioa, eta Bilbo berriro gris (Niko Vazquez eta Kote Camacho) film labur proiektuari egin diote Berria Saria euskarazko lan onenaren aitortza.
2020ko irailaren 3tik 6ra bitartean ospatzekoa zen Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren 13. edizioa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. “Koronabirusak eragiten duen ziurgabetasuna” dela eta, Animadeba Elkarteak eta Debako Udalak elkarrekin hartutako erabakia izan da.
Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldiak 13. edizioaren deialdia zabaldu berri du. 2020ko irailaren 3tik 6ra bitartean ospatuko da jaialdia, baina film laburrak aurkezteko epea maiatzaren 4an amaituko da.
Indartsu dator Animadeba jaialdiaren 11. edizioa. Martxoaren 22an itxi zuten ekaineko ekitaldirako izen ematea, eta 1349 proiektu jaso dituzte orotara, inoizko zifrarik altuena. Hautespen Batzorde baten esku dago orain aukeraketa finala egitea.