‘LIGHTYEAR’: Infinitua baino honantzago
Zuzendaria: Angus MacLane Urtea: Herrialdea: AEB -Infinitua baino honantzago- 1966an, Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko espazio-lehiaren garaian, Kenneth Bouldingek ekonomiaren bi kontzepzio kontrajarri konparatu zituen Etorkizuneko Lur espazio-ontziaren ekonomia izeneko testuan. Alde batetik, jada iraganekoa behar zuen eredua zegoen, cowboyaren ekonomia delakoa, planeta sistema ireki, xahutzaile eta ustiatzailetzat zuena. “Cowboyaren ekonomiak ekoizpena eta kontsumoa balio positibotzat ditu; sistema ekonomiko jakin baten arrakasta produkzio-faktoreen errendimenduaren