Kritika: ‘Estaba en casa, pero…/ Ich war zuhause, aber’
Zuzendaria: Angela Schanelec Urtea: 2019 Herrialdea: Alemania / Serbia Tabakalerak zinemagile garaikideei eskaintzen dien fokuan, “erradikal” izenondoaz eman zen ezagutzera Angela Schanelec, pasaden urtean eskaini zioten atzera begirakoan. Erradikala “hizkuntza zinematografikoaren jatorria miatu eta bertan bilatzen (bait)ditu zinema berri bat eraikitzeko tresnak”. Denbora eta espazio filmikoaren inguruko hausnarketa sakonaren emaitza dira alemaniarraren filmak, ohiko zinema narratiboaren oinarriak puskatzeko saiakera interesgarriak. Elipsiarekin eta eremuz kanpoarekin jolasean,