Gaur 40 urte egin zuten ihes 29 presok Segoviako espetxetik

1981ean Imanol Uribek aurkeztu zuen Segoviako ihesa film ospetsua 1976ko apirilaren 5ean jazotako gertakari esanguratsuan oinarrituta dago, izan ere, Espainiako trantsizio garaiaren hasieran, Segoviako espetxean zeuden 29 ekintzailek ihes egin zuten ur zikinen isurbidean zehar egindako tunelaren bidez. Filmak sekulako arrakasta erdietsi zuen bere garaian, eta gaur egun oraindik euskarazko elkarrizketak dituen historiako film ezagunena da.