Marion Cotillardek jasoko du aurtengo bigarren Donostia Saria

Gaur egungo zinemagintzan nazioarteko oihartzun handienetako duen Marion Cotillard aktore frantsesak jasoko du 69. Donostia Zinemaldiko bigarren Donostia Saria. Irailaren 17an egingo duten inaugurazio ekitaldian bertan emango diote garaikurra, Carlos Sauraren Rosa Rosae. La Guerra Civil film laburraren eta Zhang Yimou zuzendariaren Yi miao zhong / One Second film luzearen emanaldien aurretik.