‘Negu hurbilak’ eta ‘Anekumen’ filmak, Locarnoko Zinemaldian

Gaur, abuztuak 2, abiatuko dute Locarnoko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 76. edizioa, eta hilaren 12ra bitartean luzatuko da. Hitzorduak iraun bitartean, bi euskal proiektu erakutsiko dituzte: Negu Kolektiboaren fikziozko lana Cineasti del Presente sailean lehiatuko da; Irati Gorostidiren lehen film luzea izango denak Locarno Residency topaketetan parte hartuko du.

By |2023-08-02T08:57:55+02:002 abuztua, 2023|

FIDLab ekimenean saritu dute Irati Gorostidiren ‘Anekumen’ proiektua

Aurrez aurkezturiko Contadores laburra oinarri, Anekumen printzipio iraultzaileak bizitzako eremu intimoenetara bideratzeko prozesuan oinarritzen den lana da. Culori Saria jaso du, FIDMarseille jaialdiaren abaroan, eta ondorioz, postprodukzio-laborategi batean egonaldia egiteko aukera izango du, Korsikan.

By |2023-07-11T08:50:24+02:0011 uztaila, 2023|

FIDLab ekimenean aurkeztuko du Irati Gorostidik ‘Anekumen’ proiektua

FIDMarseille jaialdiaren abaroan egingo duten FIDLab ekimenean parte-hartzeko hautaturiko proiektuen artean dago Irati Gorostidi zinemagile nafarraren Anekumen. Aurrez aurkezturiko Contadores laburra oinarri, Anekumen printzipio iraultzaileak bizitzako eremu intimoenetara bideratzeko prozesuan oinarritzen da lana.

By |2023-05-23T10:21:23+02:0023 maiatza, 2023|

2022ko Ikusmira Berriak programako proiektu hautatuak jakinarazi dituzte

Ana Cristina Barragán, Jaume Claret, Meritxell Colell, Irati Gorostidi, Joâo Paulo Miranda eta Maximiliano Schonfeld zinemagileen proiektuek parte hartuko dute Ikusmira Berriak programako zortzigarren edizioan. Programak zortzi aste iraungo ditu, eta sortzaileek bi egonaldi egingo dituzte Donostian.

By |2021-12-14T10:28:34+02:0014 abendua, 2021|
Go to Top