Goya Sarietan arrakastatsu izan diren ekoizpen euskal herritarrak, PRIMERANen
Urtarrilaren 30az geroztik bildumatxoa ikusgai dago EiTBren doako streaming plataforman. Azken hamarkadetan esanguratsuenak izan diren filmak sartu dituzte.
Urtarrilaren 30az geroztik bildumatxoa ikusgai dago EiTBren doako streaming plataforman. Azken hamarkadetan esanguratsuenak izan diren filmak sartu dituzte.
Azken erromantikoak (David Perez Sañudo), Nina (Andrea Jaurrieta) eta Marco (Aitor Arregi eta Jon Garaño) ikusteko aukera eskainiko du jaialdi bizkaitarrak urrian. Dagoeneko eskuragarri daude txartelak.
Baionako L’Atalante zinema gelan pantailaratuko dute, gaur, David Perez Sañudok zuzendutako lehen film luzea. Saioa 20:30ean hasiko da, eta bertaratu nahi dutenek aretoko webgunean eros ditzakete sarrerak.
Donostia Zinemaldiaren eta Zinemira sailaren babesle den Urbil Merkatal Zentroarekin sinaturiko lankidetzaren ondorioz, euskal zinemaren ziklo bat eskainiko da Cinesa Urbil espazioan bertako zinema-aretoetan. Programazioak lau euskal ekoizpen bilduko ditu; Irizar Sariaren irabazleak laurak, azken aldiko euskal zinema garaikideko titulu arrakastatsuenetakoak.
David Perez Sañudo zinemagile gasteiztarraren Ane (2024) film arrakastatsua proiektatuko du bihar, asteazkena, Euskal Telebistak. Euskal Zinea saioaren baitan, ETB1 kanalean, 22:30etik aurrera.
Ostegun gauetan, Euskal Herriko hainbat ekoizpen eskainiko ditu euskal telebistak, Itziar Ituño eta Eneko Sagardoy aktoreek aurkeztuta.
Zinegin euskal zinemaldiaren 11. edizioa urriaren 20tik 23ra bitartean egingo dute, Hazparnen. Euskara hustezko fikziozko, lan dokumental eta animaziozko film labur eta luzeak emango dituzte, baita musika kontzertuak eta zenbait sorpresa ere.
Andre Maria Zuriaren jaiak bukatu ostean, aire libreko zinema saioei berrekingo diote hirian. Udako kultur egitarauaren baitan, ostiralero film bana pantailaratuko dute Gasteizko parkeetan. Uztailean gertatu bezala, emanaldietarako sarrerak doan izango dira, edukiera bete arte.
Balio eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza eta sorkuntza artistikoa zein ikus-entzunezkoa uztartzeko helburuz, 12. edizioa ospatuko du Gizazinea zikloak 2022an. Apirilaren 30etik maiatzaren 31ra bitartean egingo dituzte emanaldiak, Bilborocken eta film labur eta luzeak proiektatuko dituzte.
David Perez Sañudo bilbotarraren film arrakastatsuaren estreinaldia hartuko du gaur gauean, 22:30etik aurrera, Euskal Telebistaren euskarazko kateak. Kritika eta publikoaren harrera bikaina izan zuen pelikulak eta, besteak beste, Donostia Zinemaldian eta Espainiar Akademiaren Goya sarietan aintzatetsi dute.