Ane Arrieta: ‘Pikadero’
Zuzendaria: Ben Sharrock Urtea: 2015 Herrialdea: Euskal Herria Pantone 3298 kolorearekin hasi eta ixten da Pikadero, Ben Sharrockek 2015. urtean aurkeztu zuen pelikula. Pantone etxeak zian-berde erdi itzalduntzat definitzen du kolore hau, sintesi ona iruditu zaigu Pikaderori buruz aritzerakoan. Berde-urdin kromatismo horretan bizi dira protagonistak Euskal Herriko barrualdeko edozein-herri batean. Krisiaren eraginez kanpora joateko apostua egin ala ez zalantzati dabiltza, ekonomiaren gainbeheraren erruz lan duinik