Kritika: ‘It’
Zuzendaria: Andy Muschietti Urtea: 2017 Herrialdea: AEB Maitale-galtzaileak edo galtzaile-maiteak batzen ditu Steephen Kingen eleberriaz Andy Muschetti zuzendariak egin duen egokitzapenak. IT, zera hori, azaldu ezin den beldurra, pailazoz mozorrotuta dabilen mehatxua. Beldurrak ez duelako formarik ezagutzen, beldurra beldur delako, eta nahi adina aldatuko da zure borondatea bereganatzeko, sakoneraino sartu eta urruneko zirrikituan gordeta duzun izuaz baliatzeko. Ekaitza ari du, euri zaparrada; iluntzen ari da, eta ura, uholdea