‘El cine soy otro’ ikastaroa antolatu du Tabakalerak

Andres Duque izango da Tabakalerak antolaturiko ikastaroa emateko arduraduna. (Argazkia: Tabakalera) Teknologia berriak eta zaleen zein zinemagileen interesen aldaketak zinemagintzari forma berria ematen ari zaizkio. Horretaz jakitun, Tabakalerak El cine soy otro izeneko ikastaroa antolatu du LABO 2013 ekimenaren barruan. Izen horren azpian, tresneria digitala eta kontakizun autobiografikoak uztartuko dituzte Andres Duque zinegilearen zuzendaritzapean.