EQZEk ikerkuntza alorrari bultzada emango dioten lau proiektu berri aurkeztu ditu

Elías Querejeta Zine Eskolak esploraziorako, gogoeta kritikoa bultzatzeko, berrikuntzarako eta jakintzaren transmisiorako zentroa bilakatu nahi du. Hala, bere ikerkuntza ekoizpena sustatuko duten lau proiektu berri aurkeztu ditu: Pedagogia eta zinemagintzaren transmisioa; artxiboaren, komisariotzaren eta sorkuntza zinematografikoaren inguruko teoria eta teknika berritzaileak; zinemaren eta beste diziplina zientifiko, humanistiko eta estetiko batzuen arteko lotura; eta euskal zinemaren begirada berriak jorratuko dituzte 2018-2019 ikasturteko ikasle zein irakasleek.

By |2022-08-11T09:50:54+02:004 iraila, 2018|

Tarkovski eta beste zuzendarien arteko loturak aztergai Lezio Galduen bigarren saioan

Maiatzaren 12an, larunbatean, antolatu du Elias Querejeta Zine Eskolak “Andrei Tarkovskiren Lezio Galduak” ekimen kulturalaren bigarren atala. Zuzendariak Sobietar Batasuneko hainbat lekutan emandako eskolak berreskuratuko dira horretarako, bere lanarekin lotutako parte-hartze artistikoak egitearekin batera.

By |2018-05-08T10:14:00+02:008 maiatza, 2018|

Urteko bigarren fokua, Andrei Tarkovski zinegile errusiarrarentzat

Nazioarteko zinegile entzutetsu eta interesgarriei eskainitako Tabakalerako Fokua Andrei Tarkovski zinegile errusiarraren filmografiako bi obra nagusienetan ardaztuko da urtarril eta otsailean. Elias Querejeta Zine Eskolaren ekimenez, zinegilearen lanak Txekiar Errepublikako eta Espainiako bi zinegile garaikideren lanekin elkarrizketan jarriko dituzte. Udaberrian, halaber, lezio galduei buruzko bigarren saioa egingo dute.

By |2018-01-24T10:58:52+02:0017 urtarrila, 2018|
Go to Top