Zabalik da Donostia Zinemaldiko IV. Koprodukzio Foroan izena emateko epea

Gaur hasi eta ekainaren 15era bitarte, ikus-entzunezko proiektuen garapena bultzatzea, profesionalen arteko lankidetza sustatzea eta nazioarteko merkatu berriak zabaltzea helburu dituen Donostia Zinemaldiko IV. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan izena eman ahal izango dute Latinoamerikarekin lotura estua duten proiektuetako arduradunek.