Donostia Kulturak datorren ikasturteko ikastaroak kaleratu ditu
Donostia Kulturak 2021-2022 ikasturterako ikastaroen eskaintza argitaratu berri du. 508 ikastaro izango dira orotara, eta ikus-entzunezko alorrari dagokionez, Intxaurrondo auzoko Larrotxene Kultur Etxean bederatzi egile ikastaro gauzatzeko aukera izango da, goi mailako euskal profesionalen eskutik. Izen-emate epea irailaren 6tik 26ra luzatuko da.