Aitor Mazok, Juan Ruiz Anchikak eta Aki Kaurismäkik jasoko dute Zinebi jaialdiko Ohorezko Mikeldi saria

Azaroaren 13tik 20ra egingo dute Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko 57. Zinemaldia. 65 filmek hartuko dute parte Sail Ofizialean, eta horietatik zazpi euskal zinegileek egindakoak izango dira. Aurtengoan, hiru Ohorezko Mikeldi sari banatuko dituzte: Juan Ruiz Anchía zine argazkilari bilbotarrari, maiatzean desagertu zen Aitor Mazo antzezleari eta Aki Kaurismäki zinegile finlandiarrari.

By |2015-11-10T10:46:10+02:0029 urria, 2015|
Go to Top