ZINEBI64: Eskaintza iradokitzaile bezain estimulatzailea

Donostia Zinemaldiaren itzalean bada ere, zinemazaleok zazpigarren arteaz disfrutatzeko eta irudi-soinu konbinaketek eskaintzen dituzten proposamen ausartzez gozatzeko aukera izan ohi dugu, udazkenero, Bilbon. Jose Luis Rebordinosek gidatzen duen festibalak duen glamour, oihartzun eta mikrounibertso saturatuik aldenduz, ZINEBI - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia zintzo ari da urtez urte hazten. Ez du behar alfonbra gorri, Hollywoodeko izar edota TikTok emisiorik, fokua beste nonbaiten jarrita

By |2022-11-15T17:40:53+02:0015 azaroa, 2022|

ZINEBI64: Zinema askearen defentsan

Komunitate izaera nabarmenduz, zinema aretoetara itzultzeko garaia dela gogorarazi dute azaroaren 11n, ZINEBI - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 64. edizioko irekiera-ekitaldian. La Dramática Errante taldeak gidatu du gala musikatua, eta aurreko urteetakoa baino traketsagoa izan bada ere, joan gaitezen benetan inporta duen horretara! Agnieszka Holland gidoilari eta zuzendari varsoviarrak, Europako Zinema Akademiako egungo presidentea denak, jaso du 2022ko ekitaldiko lehen Ohorezko Mikeldi

By |2022-11-14T11:58:45+02:0014 azaroa, 2022|

‘Futura’: Kutsatutako gogo-aldarte baten erradiografia

Film arrakastatsu batek hura gauzatu duen sortzailea lehen lerrora ekartzeko ahalmena dauka. Hala eman zen ezagutzara alemaniar jatorriko Alice Rohrwacher italiarra. Lazzaro felice (2018) fabula itxura duen lanak gidoi onenaren saria irabazi zuen Cannesen, eta mundu guztiko ikus-entzuleek beso zabalik hartu zuten estreinaldi komertzialean. Era berean, Martin Eden filmak europar zinemagile miretsien artean kokatu zuen Pietro Marcello herrikidea, 76. Veneziako Mostrako Urrezko Lehoia irabaztear egon

By |2022-08-19T12:41:54+02:0016 abuztua, 2022|

‘Bi arnas’, tortura iraganeko kontua izan dadin borrokan

Has gaitezen datuetatik: 5.657 egiaztatutako tortura kasu, eta 11 hildako. % 2,5 dira soilik ofizialki aitortutako kasuak, eta % 0,9 tortura horien biktima gisa kontsideratutakoak. Guztira, 12 kondena jaso ditu Espainiako Gobernuak. Hotzean eta motzean, latza. Euskal Herrian bada itxi gabeko zauri bat, errealitate bat, 1999an torturatua izan zen Nekane Txapartegi asteasuarrak onartu bezala, tabu bat: “Ezezagunei jasandakoa kontatzea errazagoa da senideekin gaiaz hitz egitea

By |2022-07-22T14:23:20+02:0023 maiatza, 2022|

‘Alcarràs’ efektua: Iparraldeko gizona goibeldu duen fruitua

Denon ahotan dago egunotan Alcarràs. Carla Simón zinemagile kataluniarraren bigarren film luzeak txundituta utzi zuen Berlinaleko epaimahaia martxoan, eta denetarik entzun dugu ordutik, dena ona. Goraipamenak nonahi; une historikoa bizi izan dugula konbentzituta daude asko; Victor Ericeren El espiritu de la colmena (1973) filmaz geroztik Espainian egin den lan garrantzitsuena dela irakurri dugu zenbait aldizkari eta kroniketan; Almodovarrez gain, belaunaldi berriek ere zinema ona egiten

By |2022-05-05T14:19:33+02:003 maiatza, 2022|

‘MENDIAK – 1976’: Gizatasuna darion erreskate eredugarri baten kronika

Euskal herritarrok mendizaletasuna odolean daramagula ez da sekretu bat. Biziki maite dugu txandala eta botak jantzi eta tontorrak ezagutzea, egun pasa, asteburu pasa edota irtenaldi luzetxoagoak egitea. Herri ingurukoetara lehenik, Pirinioetara gero, Alpeetara ondoren, eta ausartenak, Hego Amerikako mendilerro garaietara edota Ekialde Hurbileko zortzimilakoetara. Baina bada beste aukera bat ere, milaka kilometroko bidaia aurreztu nahi dutenek ebazten dutena: zinemara joatea. Bilbon ospatu ohi den BBK

By |2022-01-28T13:48:28+02:0025 urtarrila, 2022|

‘Guzen to sozo’: zoomak, elipsiak eta distopiak

Zuzendaria: Ryûsuke Hamaguchi Urtea: 2021 Herrialdea: Japonia Zerk egiten ditu ekoizpen asiarrak ezberdin? Ez da erraza galdera horri erantzuna ematea, analisi eta ikerketa sakonak egin beharko bailirateke, zinematografia bakoitzaren ezaugarri soziopolitiko, ekonomiko eta kulturalak aztertuz, konparatuz eta testuinguruan jarriz. Argi dagoena da, gugana iristen direnek badutela nolabaiteko xarma berezi bat. Izan daiteke ikuskera mendebaldarra duten pelikulak ikusteaz gogaituta gaudelako, kode estetiko eta narratiboak ongi ezagutzen ditugulako eta

By |2021-12-28T15:26:48+02:0028 abendua, 2021|

‘Tre piani’: Moretti komediantearen prozesio dantzatua

Zuzendaria: Nanni Moretti Urtea: 2021 Herrialdea: Italia Handitasuna kalitate zigilua ez dela aspaldi ulertu genuen, baina badirudi oraindik ere kontsakratutako zinemagile asko tematuta daudela proiektu diruzaleei heltzera. Ez da Nanni Morettiren kasua. Txikitasunetik, baina beste edonork baino handiagoa duen bihotzetik, abiatzen ditu proiektuak italiarrak, ez oso espektakularrak, bai ordea, sentiberak, intimoak. Bere bizitza da film askoren abiapuntu eta osotasunean bizi du esperientzia zinematografikoa. Kamera aurrean zein atzean

By |2023-09-12T14:03:35+02:0021 abendua, 2021|

ZINEBI63: Kriston martxa dabil!

Nabari da hasi direla egunak laburtzen. Hotza gorpuztean sartu zaigu dagoeneko, eta eztul-zaparradak entzuten ditugu non-nahi. Hilabete falta bada ere, jarri du Bilboko Udalak Gabonetako zuhaitza, eta hiria oraindik itzalita dauden argi eta apaingarriz aurkitu dugu. Azaro bete-betean, aurpegi/sudur gorriak ezkutatu ezinik batzuk, jakak kenduta “oraindik bero egiten du” esanez besteak, Arriaga Antzokiko harrera-gelan elkartu gara zinemazaleak. Halaxe ekin dio, urtero legez, ZINEBI – Bilboko

By |2021-11-16T09:38:10+02:0016 azaroa, 2021|
Go to Top