‘OPPENHEIMER’: Mundu berri bati atea irekitzeak dakarren zama

Zuzendaria: Christopher Nolan Urtea: 2023 Herrialdea: AEB Bazirudien Tenet izango zela 2020ko urte mugarrian zinemagintza mundiala Covid-19 birusarengandik salbatuko zuena, baina Christopher Nolanen filmak narrazio korapilatsu bezain ulergaitza zekarren, eta bai, denok ikusi bagenuen ere (ikustera joan behar den pelikula horietakoa bilakatu zen), gaur inor gutxi gogoratzen da misio profetikoa egotzi zioten lanaz. Pandemia bukatutzat eman du Munduko Osasun Erakundeak (MOE), eta kostata biziraun du industriak: Hollywood

By |2023-08-09T10:56:29+02:002 abuztua, 2023|

‘BARBIE’: Arrosa koloreko errealitate paraleloa deseraikiz

Zuzendaria: Greta Gerwig Urtea: 2023 Herrialdea: AEB Kolore arrosak hartu gaituen honetan, zinema estreinaldi arrunt batetik at gaudela badakigu. Uda bete-betean gara, eta urtero gertatu bezala, badira bizpahiru film bere nagusitasuna aldarrikatu nahian. Indiana Jones arkeologoaren erretiroa, kasu honetan, goizegi iritsi da, eta Mission: Impossible – Dead Reckoning Part One (Christopher McQuarrie, 2023) ez da behar beste nabarmendu. Mattel enpresak gizarteratutako panpina iraultzaileak bere presentzia

By |2023-07-26T14:34:38+02:0026 uztaila, 2023|

‘RETURN TO DUST’: Lanarekiko lotura, bizitzarekiko haustura

Zuzendaria: Li Ruijun Urtea: 2022 Herrialdea: Txina Lanak libre egingo gaituela esapideak iraganeko garai ilunenak gogorarazten dizkigun arren, XXI. mende bete-betean, estuki lotuta jarraitzen dugu bizirauteko ezinbesteko baldintza dugun jardunarekin. Egun, diruaren menpe, kapitalismo basatiak irentsita, dutenek eskatu eta agindu besterik ez dute egiten; ez dutenek, izerdia eta odola ere ematera kondenatuta daude. Bizitza bizitzaren truke ematera. Hala biziko du Caok Return to Dust filmean:

By |2023-07-19T08:24:58+02:0019 uztaila, 2023|

17. Punto de Vista: IX eta X programak

Sail ofizialeko azken bi programak erakutsi dituzte gaur 17. Punto de Vista jaialdian, eta atzoko saioan gertatu bezala, hiru film izan ditugu ikusgai. Lehian izan diren 18 ekoizpenak aurkeztuta, epaimahaiaren esku dago orain erabakia. Arkitektura, gizakia eta zinema lotu dituzte Juliette Achardek eta Ian Menoyotek Boulevards de la Senne film laburrean. Garai batean hiria zeharkatzen zuen ibaia lurperatu eta zementuzko pasabide bilakatu zuten etorbidearen memoriari

By |2023-03-31T12:03:59+02:0031 martxoa, 2023|

17. Punto de Vista: VII eta VIII programak

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia jaialdia bere azken txanpan sartu da, baina oraindik ere, 17. edizioko sail ofizialak badu ezustekorik emateko. Orain arteko programarik dispertsoena ikusteko aukera izan dugu gaur, zazpigarrena alegia, izan ere, bertan aurkeztutako bi filmek zerikusi gutxi dute batak bestearekin. Are gehiago, estetikoki eta formalki planteamendu kontrajarriak dituztela esan daiteke. Bizitzari gorazarre egin nahian, Varga Gábor zinema ikasle hungariarrak bere aitona erretratatzea

By |2023-03-30T12:53:22+02:0030 martxoa, 2023|

17. Punto de Vista: V eta VI programak

Badira existitzen ez diren irudiak, horiek, Iñigo Salaberriari Al borde del agua film laburrean entzungo diogun bezala, gure irudimenaren baitan daudelako. Horiek ikusgarri egitea, hau da, sortzailearen burutik atera eta materia bihurtzea du zinemak erronka; behintzat errenteriarrarentzat. Begirada behatzailearen defendatzaile, norbere kezka eta ezinegonak erretratatzeko erabili zuen, biziz zen artean, super 8 pelikuladun kamera. Bideo artearen eta zinema esperimentalaren maisu, euskal zinemagintzari bestelako leiho bat

By |2023-03-29T13:23:21+02:0029 martxoa, 2023|

17. Punto de Vista: III eta IV programak

Atzo abiatutako bi programei jarraipena eman die gaur, 17. Punto de Vista festibaleko sail ofizialeko zinema eskaintzak: bina film labur eta luze aurkeztu dituzte. Abiapuntu oso sinplea dauka ikusgai izan den lehen obrak, Teléfono, Navidad film laburrak: 84 urteko emakume batek eta bere semeak etxeko telefono finkoa hartu eta senide eta lagunei deituko diete, Gabonak iristear direla, zoriona opatuz. Malena Zambrani zinemagile argentinarraren apustuak, aldiz,

By |2023-03-28T12:27:00+02:0028 martxoa, 2023|

17. Punto de Vista: I eta II programak

Harrizko hondartza bati begira hasi dugu 2023ko Punto de Vista - Nafarroako Nazioarteko Zinema Dokumentaleko Jaialdia. Ordu erdi pasatxo irauten duen plano finko bat da, sekula aldatuko ez dena, baina zentzu propioa duena. Iluntzen ari duen zerua goian, eta itsasoaren orroa behean, natura eta gizakiarekiko loturaz mintzo zaigu Sharon Lockhart, pertseida meteoroen izar jarioak telefono mugikorretako linternetan beren baliokidea aurkitu bitartean. Denboraren joana eta bizitza

By |2023-04-01T21:57:20+02:0027 martxoa, 2023|

Erle espezie bezainbeste izate

Iazko edizioan Urrezko Hartza irabazi zuen Carla Simonek Alcarràs filmarekin, eta haren lekukoa Nicholas Philibert frantziarraren Sur l'Adamant dokumentalak hartu badu ere, Estibaliz Urresolak gainean izan duen zama ez da txikia izan. Hautagai sendoa izan da 20.000 especies de abejas filma, sail ofizialean lehiatu baita igandean itxi duten 73. Berlinale jaialdian (irakurri Iker Zabalak idatzitako filmaren kritika, hemen). Errealizadore laudioarraren opera prima epaitzeaz Simòn bera

By |2023-03-20T10:07:59+02:0027 otsaila, 2023|

Hollywood, hura bai Babilonia!

Nahigabetuta irten naiz zinema aretotik. Esperantza izpi bat baneukan Damien Chazelleren lanik berriena ikusi aurretik, nahiz eta filmari buruz irakurritako ia guztiak haren kontra egiten duen. Whiplash-ekin egin zen ezagun zinemagile estatubatuarra, eta La La Land-ek zeharo maitemindu gintuen. First Man-ekin ilargia bere egingo zuela uste izan zuen; espazio-ontziak aire hartu bai, baina lurreratzerik ez du izan. Erdibidean gelditu da, The Eddy telesaila bezala. Eta

By |2023-02-08T16:15:39+02:0031 urtarrila, 2023|
Go to Top