Abenduaren 17an, ‘Dilili à Paris’ eskainiko du Bagera elkarteak

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak abenduaren 17an egingo du hileko zineforum emanaldia, eta urtea amaitzeko Michel Ocelot zinemagile frantziarrak 2018an aurkeztu zuen Dalili Parisen (Dilili à Paris) animaziozko drama eskainiko dute Lugaritz Kultur Etxean, 17:00etan. Filmazpit ekimenaren babesarekin, euskarazko azpidatziekin izango da ikusgai.

By |2020-12-15T11:43:16+02:0015 abendua, 2020|

Kresala Zineklubeko kideak: “Konfiantza handia daukagu gure publikoarekin”

1972az geroztik, astean behin, zinema areto komertzialetara heldu ez diren filmak eskaintzen ditu Kresala Zineklubak Gipuzkoako hiriburuan. Astelehenero batzen dira, azken denboraldietan, Gros auzoko Trueba zineman, eta ehun bat laguneko taldeak gozatzen du ikus-entzunezkoaz zein ondorengo solasaldiaz. Bada, proiektuaren atzean dagoen lan-taldean hainbat aldaketa izan dira berriki, eta Paul Ormaetxea, Ander Gisasola eta Leire Egaña dira egitasmora batu diren kide gazteetako hiru.

By |2019-10-01T14:40:41+02:0028 iraila, 2019|
Go to Top