Donostiako Arte Ederren eraikinari buruzko dokumentala ondu du Ancora Elkarteak

Desagertzeko zorian den jauregiari buruzko dokumentala astearte honetan, urtarrilaren 4an, estreinatuko dute San Telmo Museoan. 65 minutuko iraupena duen pieza honek eraikinaren balio kulturalak aldarrikatuko ditu, hainbat aditu eta udal taldeetako ordezkariekin egindako elkarrizketen bidez.