‘Un film dramatique’ eta ‘Apiyemiyekî?’ nagusi 2020ko Ikuspuntu jaialdian

Éric Baudelaire zinegile eta artista frantziar-amerikarraren Un film dramatique eta Ana Vaz brasildarraren Apiyemiyekî? lanek (ex aequo) jaso dute film onenari eman dioten Ikuspuntu jaialdiko Punto de Vista Sari Nagusia. Nazioarteko 23 dokumental lehiatu dira Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko sail ofizialean.