Ana Ruiz Gallardo: ‘Amama’

  Zuzendaria: Asier Altuna Urtea: 2015 Herrialdea: Euskal Herria Asier Altunak, zuzendari gipuzkoarrak, bere hirugarren film luze honetan bere lan guztietan aurkeztu dizkigun bi elementu nagusi uztartu ditu: tradizioa eta surrealismo sinbolikoa, bi mundu ezberdinen desorekaren ingurugiroan. Tradizioak, oinordetzak, familiak baserria dute oinarri eta ardatz, eta mundu modernoak belaunaldi berriak eta horiek mundua ulertzeko duten modua: Amaiak, alabak, irudi esperimentalen bidez, Gaizkak, atzerrira begira, baserritik