Hamabi herrialdetako hamasei proiektu, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan

Hamabi herrialdetako hamasei proiektu bilduko ditu Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroak bere aukeran, zortzigarren urte honetan 209 izen-emate jaso ondoren. Besteak beste, Asier Altuna, Cesar Diaz, Ana Garcia Blaya, Pablo Giorgelli, Diego Lerman eta Mariana Rondon zuzendariek aurkeztuko dituzte beren lanak.