Euskal zinemak ordezkaritza izango du Malagako Zinemaldian

Jaialdi espainiarraren 26. edizioa aurkeztu zuten atzo, sail lehiakorrean izango diren filmen zein gainerako atal eta jardueren berri emanez. Urrezko Biznaga eskuratu nahian, Una vida no tan simple (Felix Viscarret), Upon Entry (Alejandro Rojasen eta Juan Sebastián Vasquez) eta Las buenas compañías (Silvia Munt) izango dira; 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola), aldiz, lehiaz kanpo erakutsiko dute, itxiera-ekitaldian.

By |2023-03-10T11:10:57+02:0023 otsaila, 2023|

‘GARCIA Y GARCIA’: Estereotipoz betetako endredozko komedia

Zuzendaria: Ana Murugarren Urtea: 2021 Herrialdea: Espainia -Estereotipoz betetako endredozko komedia- Hegazkin istripu bat alde batetik, gainbehera komertziala bestetik, Hispavia izeneko airelinea momentu txarra ari da igarotzen. Enpresa aurrera ateratzeko, direktibak aldi berean bi langile kontratatzea erabaki du: bezeria falta konpontzeko prestigio handiko aholkulari bat (José Mota), eta istripuaren ondoren hondatutako hegazkina berriz martxan jartzeko mekanikari aditua (Pepe Viyuela). Biak dute Javier Garcia izena, ordea,

By |2021-09-01T08:32:17+02:001 iraila, 2021|

62. ZINEBI Film Festibala aurkeztu dute gaur

ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, kultur ekitaldi orok bezalaxe, neurri bereziak hartu behar izan ditu pandemiaren eraginez, eta azaroaren 13tik 20ra luzatuko den 62. edizioa presentzialki eta online gauzatuko dute. Hala, gaur bertan eman dituzte aditzera festibalaren xehetasunak, tartean, Jean-Pierre eta Luc Dardenne anaiek, Ana Murugarren zinemagileak eta María Eugenia Salaverri ekoizleak jasoko dituzten Ohorezko Mikeldiak; Sail Ofizialean lehiatuko diren 60 laburrak

By |2020-10-22T09:13:26+02:0021 urria, 2020|

‘García y García’ lana filmatzen ari da Ana Murugarren

Ana Murugarren zuzendari nafarra García y García film luzea errodatzen ari da uztailaren 27az geroztik. Blogmedia eta Clarq Film ekoiztetxeen arteko proiektua da, eta Mogambo taldearekin ere ari dira lankidetzan. Filmak RTVE, Amazon Prime Video eta EiTBren babesa dauka, eta 2021ean estreinatzea aurreikusten du zinegileak, A Contracorriente Films banatzailearen eskutik.

By |2020-08-24T11:43:26+02:0024 abuztua, 2020|

‘La higuera de los bastardos’ azaroaren 24an estreinatuko dute

Ana Murugarren zinegile nafarraren La higuera de los bastardos filma azaroaren 24an helduko da zinema aretoetara. Literatura Sari Nazionala jaso zuen Ramiro Pinilla idazlearen La higuera eleberria du oinarrian filmak, eta Rogelio falangistaren istorioa kontatuko du. Filmaren irudia eta trailerra kaleratu berri dituzte.

By |2019-05-15T12:55:05+02:004 urria, 2017|

Egunotan ‘Zacarias’ film laburra errodatzen ari dira Bilbon

Tres Mentiras (Ana Murugarren, 2014), Argi (Iratxe Mediavilla, 2015) eta La Higuera de los Bastardos (Ana Murugarren, 2017) bezalako filmen zuzendaritza atalean lan egindako Violeta Trincado Zacarias film laburra errodatzen ari da egunotan Bilbon. Mario Pardo, Mikel Losada eta Ylenia Baglietto dira filmeko aktore nagusiak, eta Blogmedia Bilbao ekoizpen etxearen babesa du proiektuak.

By |2019-05-15T13:27:06+02:0018 maiatza, 2017|

Castinga egingo dute Ana Murugarrenen film berrirako bi mutiko aukeratzeko

La Higuera de los Bastardos filma udan errodatuko du Ana Murugarrenek, besteak beste, Karra Elejalde, Carlos Areces, Mikel Losada eta Pepa Aniorte aktoreekin. Haur protagonistaren eta haren anaiaren paperak egingo dituzten mutikoak aukeratzeko, baina, castinga egingo dute maiatzaren 21ean Bilbon.

By |2019-05-15T12:58:18+02:0012 maiatza, 2016|
Go to Top