Pedro Olea eta Ivan Miñambres omenduko dituzte 30. FANT-en
Hiru hamarkada beteko dituen zinemaldia maiatzaren 3tik 11ra bitartean egingo dute. 11 film luzek eta hainbat film laburrek euskarazko azpitituluak izango dituzte.
Hiru hamarkada beteko dituen zinemaldia maiatzaren 3tik 11ra bitartean egingo dute. 11 film luzek eta hainbat film laburrek euskarazko azpitituluak izango dituzte.
Euskaraz errodatutako lau zehaztu dituzte arduradunek; guztira, sail ofizialean nazioarteko 22 lan erakutsiko dituzte. Fantastikoaren Izarra Saria Pedro Olea zinemagile bilbotarrak jasoko du, eta Ohorezko FANT Saria Javier Botet aktore espainiarrak.