Huhezinemak baditu hamar finalistak

Aditzera eman dute Huhezinema jaialdiko Sail Ofizialean parte hartuko dutenen filmen hamarrekoa. Horrekin batera, gainontzeko ataletan lehiatuko diren laburrak, eta sari desberdinak banatuko dituzten epaimahai kideak ere ezagutu ditugu. Martxoaren 23an, Aretxabaletako arkupe aretoan egingo dute sari banaketa ekitaldia, eta egunean bertan izango dira ikusgai filmok hainbat egileren bertaratzearekin. Jaialdiaren aurreko egunetan, ostera, erakustaldia osatuko duten bestelako laburrak proiektatuko dituzte. Orotarikoak lanak daude ekitaldiaren 11.edizioarako aukeratutakoen artean: eskarmentuzko