Zinemaldiko kritika: ‘Las buenas intenciones’
Zuzendaria: Ana García Blaya Urtea: 2019 Herrialdea: Argentina Saila: Zuzendari Berriak Hamar urte dituen arren, neba-arreba gazteagoen ama gisa jarduten du Amandak Gustavo aitarekin egoten direnean. Gurasoak bananduta daude, eta amaren etxean ordena nagusi bada ere, aitak hogei urte izango balitu bezala eta pixua adiskideekin elkarbanatuko balu bezala bizitzen jarraitzen du. Eta hala ere, hiru ttikiek ikaragarri gozatzen dute aitarekin daudenean. Arazo ekonomikoak tarteko, amak