Beldurra izango da nagusi ‘Zinemakumeak gara!’ zikloaren 22. edizioan
Zinemakumeak gara! Emakumeek Zuzendutako Zinema Erakusketaren 22. edizioa urriaren 16tik 23ra egingo dute. Aurtengo ekitaldian, emakumeek beldurrezko zineman betetzen duten rolean sakonduko dute, izan ere, antolatzaileek emakume zuzendarien uhin berri baten goraldiaz ohartarazi nahi izan dute, andrazkoek, ikuspegi berriekin, gizonezkoen begiradaren monopolioa apurtzen dutela.