Zangozan abiatuko dute 2023ko Mendi Tour zirkuitu ibiltaria
Urtarrilaren 27an ekingo diote 15. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldian lehiatu diren lan onenak herriz herri erakusteari. Martxo bukaera bitartean, Donostian, Iruñan, Gasteizen, Bilbon eta Hego Euskal Herriko zein espainiar lurraldeko zenbait herritan egingo du zirkuitu ibiltariak geldialdia.