Mendi Tour, urteko azken emanaldiak

Abenduaren 4tik 13rako BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioa ate joka dugunean, bost Mendi Tour emanaldi iragarri berri dituzte azarorako. Errenterian (Niessen Kulturgunea), Amurrion (Amurrio Antzokia), Basaurin (Sozial Antzokia), Elgoibarren (Herriko Antzokia) eta Arrasaten (Amaia Udal Antzokia) egingo dituzte saioak.

By |2020-11-02T12:43:32+02:002 azaroa, 2020|

Gaurtik igandera, Begibistan film laburren jaialdia Amurrion

Amurrioko film laburren Begibistan jaialdia gaur bertan, urriak 4, inauguratuko dute Ofibistan saileko filmen lehen emanaldiarekin. 20:00etan izango da, Amurrio Antzokian, eta bost film labur eskainiko dituzte, tartean, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Renovable (Kimuak 2016). Larunbatean egingo dute sari-banaketa ekitaldia, eta igandean Oskara Plazara dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Kukai Dantza Konpainiaren eta Arena Comunicación Audiovisualen eskutik.

By |2017-10-09T13:47:42+02:004 urria, 2017|

Amurrioko Begibistan Zinemastera lanak aurkezteko aukera duzue

Amurrioko Udalaren ekimenez, Begibistan Zinemastea irailaren 28tik 30era egingo dute aurten, eta lanak aurkezteko epea abuztuaren 12an itxiko dute. Gehienez ere 30 minutuko eta 2015-2016an ekoitzitakoak lanak aurkez daitezke, eta egileen jatorriaren arabera, Ofibistan edo Nerbioibistan kategorietan lehiatuko dira.

By |2019-05-15T16:06:57+02:0029 ekaina, 2016|
Go to Top