‘Amour Fou’ gaur Kresala Zineklubean
http://youtu.be/y8F37hJIf70 Gaur, martxoak 9, Jessica Hausnerrek iaz aurkeztu zuen Amour Fou film austriarra eskainiko dute Kresala Zineklubean, Donostiako Trueba zinemetan. XIX. mendeko Heinrich poetaren suizidioari buruzko interpretazio librea egiten du lanak, eta gaurko saioan Ainhoa Mugika kazetaria izango dute gonbidatu.