Estreinaldiak: Ekainak 3

Tximinoen Erresuma Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian euskaraz estreinatuko dute, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren bidez, Jamel Debbouze komiko frantziar ezagunak zuzendutako Tximinoen Erresuma. Edouard da filmeko protagonista, tximino erregearen seme zaharrena; jaio zenean leinutik erbesteratu zuten ahulegia zelako, eta bere kabuz ikasi behar izan zuen sua egiten, ehizatzen, eta bizileku berri bat topatzen. Hala, bere arraza giza eboluziorantz gidatu zuen. https://youtu.be/61mVMOvVUI8 Acantilado Helena Taberna altsasuarraren