Estreinaldiak: Otsailak 2

Phantom Thread (El hilo invisible) Paul Thomas Anderson (Magnolia, 1999, eta There Will Be Blood, 2007) zinegile ezagunak 50eko Londresen bizi izan zen Reynolds Woodcock jostunaren istorioa kontatuko digu, besteak beste, Urrezko Globoa, BAFTA saria eta Oscar saria jasotzeko hautagai gisa proposatu duten filmean. Daniel Day-Lewis aktoreak gorpuztu du errege-etxeko kideentzako eta zinemako izarrentzako jantziak egiten zituen Woodcock, eta horretarako, Cristobal Balenciaga diseinatzaile getariarrarengan oinarritu