‘Zinema, gazteria eta migrazioak’ proiektuaren azken saioa egingo dute Hernanin

Hernaniko Amherrek Kultur Aniztasunerako Elkarteak bi jarduera antolatu ditu irail hasierarako, tartean, Zinema, gazteria eta migrazioak proiektuari amaiera emango dion ekitaldia. Irailaren 2an izango da, osteguna, Biterin, eta ekimenean parte hartu duten kideei soilik zuzenduta egongo da. Euskal lurraldeetako ordezkariek zein hainbat gazte ere izango dira bertan.