EMANALDIA | ‘BIDASOA 2018 – 2023’ dokumentala, Sormene 2024 ekitaldian
BIDASOA 2018 – 2023 dokumentalaren emanaldia + solasaldia Kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza izateko borondatea daukan Sormene ekimenak euskarazko kultur adierazpideak -literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak- aintzat hartu ohi ditu, urtero. Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxea zein egitasmoaren webgunea ditu plaza nagusi, nahiz eta ongietorria Maximo Moreno Musika Eskolan egingo duten bihar, Booktuber ekitaldi batekin. Sortuz ahaldundu! Zazpi jauzi lemapean garatuko dute maiatzaren 19ra arte