‘Irati’ filmak irekiko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astea

Festibala urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean gauzatuko dute, eta dagoeneko sail ofizialean lehiatuko diren hainbat lan ezagutarazi dituzte. Paul Urkijo arabarrak zuzendutako bigarren film luzeak abiatuko du 2022ko edizioa, urriaren 28an.