Kutsidazu 412. ‘AMERICA, AMERICA’
Zuzendaria: Elia Kazan Urtea: 1963 Iraupena: 167 min. Herrialdea: AEB Generoa: Drama | Migrazioa XIX. mende amaiera, Anatoliako grekoak turkiarren menpe bizi dira. Askok emigratu nahi dute eta Amerika da amesten duten paradisua. Stavrosek ozeanoa zeharkatzeko aukera ikusiko du bere aitak Konstantinoplara dirua irabaztera eta familia bertan biltzera bidaliko duenean. Lehenengo urratsa, hortaz, txartela erosteko behar dituen 110 libera turkiarrak eskuratzea izango da. Dirutza handia bera bezalako mutil batentzat.