DocsBarcelona jaialdiaren 20. edizioa luzeagaoa eta oparoagoa izango da
Maiatzaren 18tik 28ra luzatuko da 20. DocsBarcelona dokumentalen jaialdia. Atzo, apirilak 19, egin zuten aurkezpen agerraldia, eta bi hamarkadako ibilbidea ospatzeko, egitarau berezia atondu dutela iragarri zuten antolatzaileek. Jaialdia ohi baino luzeagoa izango da, hamar egunekoa, eta eskainitako filmen zein banatutako sarien kopuruak ere gora egingo du.