Gaur estreinatuko dute Principen ‘Five Days to Dance’

http://youtu.be/Kb4iajI806Y Gaur 22:00etan Donostiako Principe zinemetan estreinatuko dute Rafa Molés eta Pepe Andreu zinegileen Five Days to Dance dokumental arrakastatsua. Filmeko koreografo Amaya Lubeigt eta Wilfried Van Poppel bertan izango dira. Bihar eta etzi ere ikusgai izango da lana, 18:45ean leku berean.