Geuretik Sortuak deialditik jaiotako ‘Bost teilatu’ filma aurkeztu dute

Geuretik Sortuak ekimenetik jaiotako Bost teilatu film laburren bildumaren aurre-estreinaldia egin zuten Leitzan, iragan martxoaren 31n. Adabakik ekoitzi du eta bost film labur barnebiltzen ditu: Krak (Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola), Arnasa (Raul Barreras), Hitzak (Josu Martinez), Erlojupekoa (Leire Egaña) eta Muga (Eñaut Castagnet).

By |2022-05-12T13:07:46+02:008 apirila, 2022|

Diziplinarteko proiektuak garatzeko TopAraba deialdia sortu dute

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak egitasmo berria jarri du martxan 2021ean: kultura diziplina ezberdinetako sortzaile arabarrei zuzendutako TopAraba deialdia. Euskarazko kultura sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sarea garatzea ditu helburu, eta abiapuntua otsailaren 27an, larunbata, egingo duten topaketa izango da. Izen-ematea zabalik da.

By |2021-02-10T13:32:52+02:008 otsaila, 2021|

Animaziozko film batek irabazi du Euskal Zine Bilerako film onenaren sari profesionala

Begoña Vicarioren Jane, Tarzan ez zen horren guay animaziozko filmak jaso du Lekeitioko 28. Euskal Zine Bilerako film profesional onenaren saria, eta Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolaren Zulo izan da saritua amateurren kategorian; emakumezkoek zuzendutako proiektuak, biak. Aurtengo Benito Ansola sorkuntza beka, ostera, Ruben Martinez Rosasentzat izan da, eta datorren urteko jaialdian Altsolorra proiektuaren emaitza aurkeztu beharko du.

By |2017-11-30T13:55:33+02:0023 urria, 2017|
Go to Top