‘Alan giza antena’ filmaren estreinaldia, Zinema Euskaraz programaren baitan

Zinema Euskaraz programak Alan giza antena animaziozko filma estreinatuko du ostiral honetan EAEko lau zinema-aretotan. Publiko orokorrari bideratua dagoen film danimarkarra da, Amalie Næsby Fick zinemagileak zuzendurikoa.