J.A. Bayona eta Belén Atienza, III. Zinemagileen arteko Elkarrizketak zikloko azken gonbidatuak

Gaur, Donostiako Santa Teresa komentuan urteetan zehar sortu duten zuzendari eta produktorearen arteko harremanari buruz hitz egingo dute, 19:00etan hasita; sarrera doan da. Ekainaren 28tik aurrera, edizio honetako elkarrizketa guztiak sarean jarriko dituzte ikusgai.

By |2024-06-04T10:54:53+02:004 ekaina, 2024|

#TabakaleraEtxean: Marina Palacio, Mar Coll, Amaia Serrulla

Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak zuzeneko mahai-ingurua eskainiko du maiatzaren 1ean (ostirala) bere Vimeo katean. Marina Palacio, Mar Coll eta Amaia Serrulla ariko dira hizketan 19:00etatik aurrera, eta filmen erreferenteak, zinema-genealogiak, proiektuak eta pasarte gustukoenak komentatuko dituzte. Saioa Lur Olaizolak gidatuko du.

By |2020-04-30T09:54:02+02:0030 apirila, 2020|

Ez da kasualitatea, euskal zinemak badu kalitatea

“Diskurtso berriak, eztabaida puntu ezezagunak ekarri izanak ematen dio balioa gure zinemagintzari”. Iratxe Fresneda kazetari, ikerlari, irakasle eta zinegilearen adierazpena izan zen euskal zinemagintzaren egoera, ezaugarriak eta lorpenak pixkanaka harilkatzeko abiapuntua, eta ondorengo ordu eta erdian, dozena bat gogoeta eta ikuspegi partekatu zituzten Santi Leoné, Angel Aldarondo, Amaia Serrulla, Zigor Etxebeste eta Fresnedak berak.

By |2019-05-22T12:46:11+02:0011 abendua, 2017|

‘Handia efektua: zerk mugitzen gaitu?’, mahai-ingurua Durangoko Azokan!

Durangoko Azokaren 50. edizioarekin batera ekin genion euskal zinemarekin lotutako gaiak jorratzeko asmoz, Irudienea gunean mahai-inguruak antolatzeari. Aurtengoan, halaber, txanda gordetzeko eskatu diegu Euskaltzaleen Topaguneko kideei, eta abenduaren 8an, ostirala, goizeko 11:00etan hasita, ‘Handia’ efektua: zerk mugitzen gaitu? solasaldia egingo dugu Durangoko Zugaza zinemetan. Gonbidatuta zaudete!

By |2017-12-07T11:57:07+02:0027 azaroa, 2017|

Mitxelenarenak zikloa eskainiko dute urtarril eta otsailean Tabakaleran

Joan zen azaroan, Koldo Mitxelenaren jaiotzaren mendeurrenaren harira, idazleak 1954-1961 urteen artean Egan aldizkarian kaleratutako filmen kritiketatik abiatutako zinema zikloa antolatu zuten Euskadiko Filmategiak eta Errenteriako Udalak elkarlanean. Urtarril eta otsailean zehar, aldiz, filmok Tabakaleran izango dira ikusgai Mitxelenarenak zikloan. Egan aldizkaria izan zen euskarazko zinema kritikak aldizka argitaratzen zituen lehen berripapera. 1954 eta 1961 bitartean Koldo Mitxelenarena izan zen egiteko hori, baina filmen alderdi

By |2016-01-13T16:12:55+02:004 urtarrila, 2016|
Go to Top