Bikografiak: Gorka Otxoa eta Josemi Beltran
Gorka Otxoa aktorea eta Josemi Beltran (Donostia Kulturako Zinema Sailaren arduraduna) izango dira Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak atonduriko BIKOGRAFIAK: BI IBILBIDE ELKARRIZKETAN ekimenaren hurrengo protagonistak. Elkarrizketa maiatzaren 21ean, arratsaldeko 19:00 aurrera, egongo da ikusgai Bageraren Youtube kanalean.