Itsaspeko zinema zikloak Irunen hasiko du 2023ko zirkuitua

CIMASUB – Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak urte berriko tourra abiatuko du, gaur, Irunen. 39. edizioa izango da, eta hilaren 20ra bitartean, 26 film labur eta 4 dokumental proiektatuko dituzte, Amaia KZ aretoan. Saioei 19:00etan ekingo diote, eta sarrera doan da.